Goizean goiz
Goizean goiz jeiki naiz / ireki dut leihoa / aurpegian senti dut / bizitzaren gogoa / kaio bat ikusi dut / astinduz hegoa, / zoriontsu ta aske / zeruan zehar badoa.
Goizean goiz jeitsi naiz / itsasoak deituta / honek eskeini dit / bere askatasuna, / urrunean dantzari, / nire arima bahituta / abotsa ere kendu dit / bihurtu du bere ohiartzuna.
Goizean goiz alde egin dut / herria atzean utzirik / hondartzara abiatu naiz / agur esan diot amari / itsasoan murgildu naiz / ez dut izan beldurrik / orain askea naiz ni ere / mundu guztia ahazturik.
Artículos relacionados:
- Gertu Gertu izan zintudan, baina ez nintzen konturatu, ez nintzen konturatu nahi izan. Urruti zaude orain, oso urruti, eta zure hutsuneak egiten dit min. Nire gau ilunetako hotza zure irudiak berotzen dit, baina azkarregi itzaltzen da su hori. Ez nizun inoiz sentitzen nuena adierazi, ez nuen izan adorerik, zure erantzunaren beldur...
- Amets Egunsentiaren abesti alaiak esnatzen nau, eta oihal epelen artean, ez dut begirik zabaldu nahi, amestutakoa ezpainetan betirako nahi dut gorde. Atzo gauean gertatutakoa, hemen bertan bizitakoa, nire oroimenean desioekin nahasten dut; ez dut gogoratuko, ez dut gezurra dela jakin nahi, hobe dut ahaztea, ametsa luzatzea, eta oraindik nire barrenean, nire...
- Zu Gaur, goizeko argia bailitzan, zure irudiaren gogoak esnatu nau, ekaitzak begirada lausoaz baretuz, hodei euritsuak emeki alboratuz, eguzkiak besarkatu nazan. Zure begi sakonak oroituz, zertzelada arinaz margotutako ezpain horiek irudikatuz, hasi da niretzat eguna, jaio da Izadiaren indar sortzailea, sortu da Bizitza. Gaur goizean zure irrifarra entzun dut, jendetzaren ohiuaren...