Egileari buruz

Datu pertsonalak

Daniel Martínez Piqueras 1981eko urtarrilak 13 hotz eta elurtsu batean jaio zen, Beasain izeneko Goierriko eskualdeko herri batean (hala ere nahiago du datu hau ez zabaltzea ). Jaio eta berehala Ordiziara aldatu zen, han zerbait hazi eta gizendu zen, abotsa apur bat loditu zitzaion, eta egun arte.

Bidean garrantzi gutxiko hainbat gauzatxo ikasi zituen, hitz egin, irakurri, idatzi, behatzak erabili gabe hamar arte zenbatu, eta bestelako bitxikeriak. Gainera, agian komunikabide masiboen bitartez profesioari buruz jasotako irudi eraldatuak eraginda, txikitatik jakin izan zuen zertara bideratu nahi zuen bere bizitza: abokatutza. Hori dela eta, patuak (edo agian bere jaiotzetiko burugogortasunak) 2004. urtean Zuzenbideko Lizentziatura lortzera eraman zuen, eta 20007an Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan inskribatzera. Baina tira, datu hauek dagozkien momentuan zehaztuko dira.

Atsegin ditu poltsikozko literatura, informatika eta diseinu grafikoa, musika zenbaitetan gogorra eta bestetan melodikoa, noizean behin logikako jokuak, eta kafe katilu baten inguruan bizitzari buruz hitz egitea. Bere elaberri maiteenen artean aurkitzen dira Ramon Saizarbitoriaren “Egunero hasten delako” (euskaraz) eta Patrick Süskinden “El Perfume” (gazteleraz), hotzikara eragiten dio gorputz osoan Metallicaren “One” entzuteak, eta zirrara gehien eragin dioten filmetako bat Stanley Kubricken “Laranja Mekanikoa” izan da.

Berarekin kontaktatu daiteke deferoweb-cvABILDUAyahoo.es posta-elektronikoko postontziaren bitartez, hau egunero konprobatzen duelarik, ezinbesteko egoera salbu. Berarekin harremanetan jartzeko ohizko kontaktu-bideak ere erabili daitezke, posta arrunta edo telefonoa bezalakoak, baina ez du egoki ikusten hemen datu horiek zabaltzea.

Formakuntza

2004 eta 2006 ikasturtetan Gipuzkoako Abokatu Elkargo Prestuak antolatutako Álvaro Navajas Praktika Juridikako Eskolako ikaslea izan zen. 2005eko abuztua, iraila eta urrian praktikak burutu ditu Gipuzkoako Abokatu Elkargo Prestuaren Orientazio Juridikoko Zerbitzuan, bertan Dohako Asistentzia Juridikoaren eskaeren tramitazio-lanak burutuz, eskatzaileen horren inguruko zalantzak argituz, telefonoz letratu eta organo judizial ezberdinekin kontaktatuz, eta expedienteen dokumentazioa klasifikatuz.

1999 eta 2004. urteen bitartean Donostiako Zuzenbide Fakultateko (UPV/EHU) talde elebidunean Zuzenbide Lizentziatura burutu zuen, batazbesteko 7′4 puntuko nota lortuaz, eta bi ohorezko matrikula Zuzenbide Administratiboa I eta Ogasun Publikoa irakasgaietan. Lizentziaturako irakasgai guztien artean bakarra aukeratu beharko balu, seguruenik Penala I aukeratuko luke, edo agian Prozesala I eta II. Horretaz gain, 2003/2004 ikasturtean zehar lankidetza-bekaduna izan zen Donostiako Zuzenbide Fakultateko (UPV/EHU) Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Zuzenbidearen Historiaren Departamuentuan, laguntza lanak burutuz dokumentazio prozesuan eta datu-base bibliografiko baten kudeaketan.

1999ko ekainean Selektibitateko azterketari aurre egin zion Donostiako Zuzenbide Fakultatera sartu ahal izateko, modu eraginkorrean gainditutako erronkan batazbeste 7′524 puntu lortuaz, nahiz eta hau lasaitasun handiz eta kezkarik gabe hartu izan, aukeratutako karrerak azterketa gainditzea besterik eskatzen ez baitzion. Egin behar izan zituen zazpi azterketetatik agian zailena Historiakoa izan zen, ikasi behar izan zuen materia kopurua dela eta, eta errazena Filosofiakoa, agian komentatu behar izan zuen testua Deskartesen Metodoaren diskurtsoaren zati bat izan zelako.

1997 eta 1999 urte bitartean Ordiziako Oianguren B.I.an Giza eta Gizarte Zientzien HSAOL Batxilergoa burutu zuen, batazbeste 8′5 puntu lortuaz. Gerora etekin gehien eman dioten irakasgaiak Filosofia, Psikologia/Soziologia eta, bere harridurarako, Latina izan dira. Zoritxarrez ezin izan zuen Zuzenbideko irakasgaia hautatu (Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoaren kurrikuloan hautazko moduan aurrikusia), hura irakastea errentagarria egingo lukeen ikasle kopuru nahikoa ez zegoelako horretan interesatua; izan ere, bera zen hura ikasteko interesa zuen bakarra.

1995 eta 1997 urteen artean BBBko 1. eta 2. kurtsoak ikasi zituen, Ordiziako Oianguren B.I.an, batazbesteko nota Oso ongi lortuaz. Agian probetxu gehien eman zioten irakasgaiak gaztelera eta euskara izan ziren, hauetan betidanik izan baitu maila on bat.

1987 eta 1995 urte bitartean OHO ikasi zuen Ordiziako Urdaneta I.P.an, bertan Eskola Graduatua lortuaz, batazbeste Bikain notarekin. Nahiz eta titulazio hau garrantzitsueneitk apalenera antolatutako zerrenda baten azkeneko elementu bezala aipatu, estimu handiz gogoratzen du urte horietan jasotako heziketa, garai hartan jaio baitzen ezagutza, irakurketa, eta erronka intelektualekiko bere grina. Erabat agi du urte horietan jasotako oinarrizko hezkuntza oso garrantzitsua izan dela bere ibilbide akademikoan, izan ere, nahiz eta begibistan ezkutatuak mantendu, zimenduak direlako eraikinik erraldoiena zutik mantentzen dutenak.

Bestelako ezagutzak

Informatikan erabiltzaile aurreratuaren ezagutzak ditu, inongo titulurekin justifikatzen ez dituen ezagutzak, modu autodidaktan lortu dituelako esperimentazioaren bitartez, bere datu pertsonaletan adierazten den moduan informatika bere zaletasunetako bat delako.

Ezagutza horiek MS Windows zein GNU/Linux sistematan lortu ditu, azken honetan bereziki KDE eta Gnome ingurune grafikoetan, komandoen kontsolaren oinarrizko funtzionamendua ezagutzea ezezik. MS Office eta OpenOffice.org suite ofimatikoen erabilera menperatzen du, bereziki MS Word eta OOoWriter testu-prozesadoreena eta MS Excel zein OOoCalc kalkulu-orriena.

Web-diseinua (HTML eta CSS lengoaiak) eta diseinu-grafikoari (TheGIMP eta Inkscape) buruzko ezagutzak ditu, eta horietara zaletua da. Gainera bere ezagutzen neurrian Forosdelweb webmasterentzako laguntzarako foruan laguntzen parte hartzen du, batez ere GNU/Linux sistemari buruzko subforuan, eta moderatzailea da diseinu grafikoari buruzko Curso Photoshop foruan.

Aipatutako programak ezezik, bere eguneroko ihardueran mota ezberdinetako aplikazioak erabiltzen ditu, adibidez, nabigatzaile ezberdinak, posta elektronikoko klientea, FTP klientea, aldiuneko mezularitzako (IM) klientea, multimedia reproduktoreak, eta bestelakoak.

Bere ama-hizkuntza gaztelania da, menperatzen duen hizkuntza, eta zuzentasunez erabiltzen saiatzen dena. Gainera txikitatik euskaraz hitz egin eta idazten du, ahozko zein idatzizko forman euskara menperatzen duela ziurtatzen duen EGA titulua duelarik (1999. urtea, Oso Ongi). Berez, Formakuntza sekzioan adierazten denez, bere ikasketak eredu elebidunean burutu izan ditu. Ingelesaren oinarrizko arauak ere ezagutzen ditu, baina nahiko maila apalean; hala ere azkenaldian bere idatzizko maila hobetu izan du, askotan ingelesezko testu tekniko anitz kontsultatu behar izan dituelako informatikako zaletasunaren egunerokoan sortutako zalantzak argitzeko.

Mekanografia ere modu autodidaktan ikasi zuen, minutuko 300 pultsazio baino gehiago lortuaz QWERTY teklatuan.

Ibilbide profesionala

2006an Beasaingo GERTU Enpresa Aholkulariak eta Abokatuak despatxura aholkulari juridiko bezala batu zen, teorikoegia den formakuntza unibertsitarioak eman ez zion formakuntza praktiko zuzena eskuratzeko aukera eman ziona.

2007ko martxoak 14 Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan inskribatu zen, 4151 zenbakidun kolejiatu bezala, azkenik abokatuaren status ofiziala lortuaz. Momentu honetan izaera horrekin bere zerbitzuak eskaintzen ditu, GERTU Enpresa Aholkulariak eta Abokatuak despatxuaren egituran integratua.

Los comentarios están cerrados