Bada nonbait
Gure mundua biraka dabilen bitartean, bada nonbait herri bat geldirik dirauena, jatorrizko egoeran, eragin arrotzetatik salbu. Bere bakardadean zoriontsu sentitzen da, zoriontsua dela uste du; baina ez da egia.
Bestelako bizimodurik ez du ezagutzen, ezin du desiatu inoiz ikusi edo entzun ez duena, eta existitzen den guztia baduela uste du, ezin dela zoriontsuagoa izan uste du; baina bere barreneko hutsuneak ez dio zoriontsu izaten uzten.
Ezagutu. Hori da bere barrenak eskatzen diona, mundu berriak ezagutzea, egunero eta uneoro errealitate berriekin harremanetan jartzea, ezagutza berriak irensteko makina besterik ez baita gizakia.
Berrehun urte eskura banitu, edo bi mila, gizarte guztiak eta zientzia oro eta artelanen aniztasun osoa ezagutzeko, iraganeko, oraingo eta etorkizuneko jakintza guztiak neureganatzeko…! Bi mila baino, hogei mila balira, edo bi milioi, edo infinitu…
Related articles:
- Amets Egunsentiaren abesti alaiak esnatzen nau, eta oihal epelen artean, ez dut begirik zabaldu nahi, amestutakoa ezpainetan betirako nahi dut gorde. Atzo gauean gertatutakoa, hemen bertan bizitakoa, nire oroimenean desioekin nahasten dut; ez dut gogoratuko, ez dut gezurra dela jakin nahi, hobe dut ahaztea, ametsa luzatzea, eta oraindik nire barrenean, nire...
- Gertu Gertu izan zintudan, baina ez nintzen konturatu, ez nintzen konturatu nahi izan. Urruti zaude orain, oso urruti, eta zure hutsuneak egiten dit min. Nire gau ilunetako hotza zure irudiak berotzen dit, baina azkarregi itzaltzen da su hori. Ez nizun inoiz sentitzen nuena adierazi, ez nuen izan adorerik, zure erantzunaren beldur...
- Goizean goiz Goizean goiz jeiki naiz / ireki dut leihoa / aurpegian senti dut / bizitzaren gogoa / kaio bat ikusi dut / astinduz hegoa, / zoriontsu ta aske / zeruan zehar badoa. Goizean goiz jeitsi naiz / itsasoak deituta / honek eskeini dit / bere askatasuna, / urrunean dantzari, / nire...
- against the authority Compártelo...