Zu
Gaur, goizeko argia bailitzan, zure irudiaren gogoak esnatu nau, ekaitzak begirada lausoaz baretuz, hodei euritsuak emeki alboratuz, eguzkiak besarkatu nazan. Zure begi sakonak oroituz, zertzelada arinaz margotutako ezpain horiek irudikatuz, hasi da niretzat eguna, jaio da Izadiaren indar sortzailea, sortu da Bizitza.
Gaur goizean zure irrifarra entzun dut, jendetzaren ohiuaren azpitik atera nahirik, arantzen mehatxuen artean jaiotzen den lorea bezala, ahula, lotsati, hauskor. Une labur batez ikusi zaitut, zure arima behin bakarrik arnasteko bezain laburra, begirada iheskor bat baino ez; milaka munduren historia biltzeko gai den begirada, ordea.
Goizeko lanbroa bezain iragankorra, kale okertuen artean egin didazu ihes, zuri begira nengoela konturatu gabe. Zugandik geroz eta urrunago nengoenean, gure gorputzak aldendu ahala, nire begiek jarraitu zaituzte, nire arimak zure alboan zirauen.
Zure irudiaren itzala goizarekin batera desagertu denean, zure gogoa besterik ez zait geratzen, egunsentia itzuli arte dudan bakarra.
Related articles:
- Gertu Gertu izan zintudan, baina ez nintzen konturatu, ez nintzen konturatu nahi izan. Urruti zaude orain, oso urruti, eta zure hutsuneak egiten dit min. Nire gau ilunetako hotza zure irudiak berotzen dit, baina azkarregi itzaltzen da su hori. Ez nizun inoiz sentitzen nuena adierazi, ez nuen izan adorerik, zure erantzunaren beldur...
- Amets Egunsentiaren abesti alaiak esnatzen nau, eta oihal epelen artean, ez dut begirik zabaldu nahi, amestutakoa ezpainetan betirako nahi dut gorde. Atzo gauean gertatutakoa, hemen bertan bizitakoa, nire oroimenean desioekin nahasten dut; ez dut gogoratuko, ez dut gezurra dela jakin nahi, hobe dut ahaztea, ametsa luzatzea, eta oraindik nire barrenean, nire...