Gertu

Gertu izan zintudan, baina ez nintzen konturatu, ez nintzen konturatu nahi izan. Urruti zaude orain, oso urruti, eta zure hutsuneak egiten dit min. Nire gau ilunetako hotza zure irudiak berotzen dit, baina azkarregi itzaltzen da su hori. Ez nizun inoiz sentitzen nuena adierazi, ez nuen izan adorerik, zure erantzunaren beldur bainintzen, eta nire sentimendurik indartsuena ukatzen hasi nintzen.

Gertu izan zintudan behin, eta orain konturatzen naiz zeinen urrun zauden, gure bizitzak nola urrundu diren. Zure laguntza gogoratzen dut; beti zeunden hor, ezkutuan, baina beti hor, eta ni zure zain. Damutzen zait gaur atzo hitz egin ez izana, akats hori zuzentzeko beharra dut; bi hitz sakratu horiek, bi hitz madarikatu horiek, ez ziren inoiz nire ezpainetatik atera, ez nuen inoiz esan “Behar Zaitut”. Hitzik eman ez zuten ezpain hauek desiatzen zaituzte orain, zure ezpainen premia dute, eta lehortzen hasiak dira, bihotz apurtuak ezin dielako odolik eman. Berandu da, baina.

Gertu izan zintudanean lagun izan ginen, eta gaur konturatzean lagun baino askoz gehiago ginela, ez zaitut gertu. Jakin ezazu, maite, ez zaitudala ahaztuko; ahazten bazaitut galduko dut nire nortasuna, ahazten zaituena ez da “ni” izango, hiltzea izango delako zure oroimena galtzea, nire arima baitzara zu, nire izatea elikatzen duena.

Artículos relacionados:

  1. Amets Egunsentiaren abesti alaiak esnatzen nau, eta oihal epelen artean, ez dut begirik zabaldu nahi, amestutakoa ezpainetan betirako nahi dut gorde. Atzo gauean gertatutakoa, hemen bertan bizitakoa, nire oroimenean desioekin nahasten dut; ez dut gogoratuko, ez dut gezurra dela jakin nahi, hobe dut ahaztea, ametsa luzatzea, eta oraindik nire barrenean, nire...
  2. Bada nonbait Gure mundua biraka dabilen bitartean, bada nonbait herri bat geldirik dirauena, jatorrizko egoeran, eragin arrotzetatik salbu. Bere bakardadean zoriontsu sentitzen da, zoriontsua dela uste du; baina ez da egia. Bestelako bizimodurik ez du ezagutzen, ezin du desiatu inoiz ikusi edo entzun ez duena, eta existitzen den guztia baduela uste du,...
  3. Goizean goiz Goizean goiz jeiki naiz / ireki dut leihoa / aurpegian senti dut / bizitzaren gogoa / kaio bat ikusi dut / astinduz hegoa, / zoriontsu ta aske / zeruan zehar badoa. Goizean goiz jeitsi naiz / itsasoak deituta / honek eskeini dit / bere askatasuna, / urrunean dantzari, / nire...
  4. Zu Gaur, goizeko argia bailitzan, zure irudiaren gogoak esnatu nau, ekaitzak begirada lausoaz baretuz, hodei euritsuak emeki alboratuz, eguzkiak besarkatu nazan. Zure begi sakonak oroituz, zertzelada arinaz margotutako ezpain horiek irudikatuz, hasi da niretzat eguna, jaio da Izadiaren indar sortzailea, sortu da Bizitza. Gaur goizean zure irrifarra entzun dut, jendetzaren ohiuaren...
  5. Bikoiztutako artxiboak aurkitu itzazu FDUPESen bitartez Oso txukuna izan arren eta gaitasun baliagarri hori zure ordenagailuan isladatzen saiatuta ere, noiz edo noiz zure disko gogorra bikoiztutako artxiboez gainezka dagoela topatuko duzu. Hala da, behintzat, nire kasua, eta gainontzekoek gaitz bera pairatzen dutela sinistea aringarria da niretzat, aringarri pobrea. Irudi mordoa dut ~/argazkiak direktorioan, eta beste mordoa ...

Deje un comentario

CommentLuv badge