Amets

Egunsentiaren abesti alaiak esnatzen nau, eta oihal epelen artean, ez dut begirik zabaldu nahi, amestutakoa ezpainetan betirako nahi dut gorde.

Atzo gauean gertatutakoa, hemen bertan bizitakoa, nire oroimenean desioekin nahasten dut; ez dut gogoratuko, ez dut gezurra dela jakin nahi, hobe dut ahaztea, ametsa luzatzea, eta oraindik nire barrenean, nire bihotzaren sakonean, odola piztu zidan hori modu basatian sentitu.

Sentitzen dut zure azal zuria nirea laztantzen, zure ile-adatsen lurrina nire burua zoratu arazten, ezpainen beroa, begi hezeak… hemen bertan bazeunde bezala, nire gorputz biluziarekin bat eginik, bi arimak batean.

Ausartu naiz, azkenean, begiak zabaltzera, astiro, egunaren argia bat-batean ezin harturik, eta hor zaude, lo; egia da, ez zen ametsa zure beroa sentitzen nuela, inongo ametsetan ezin baita hain neska ederrik izan.

Zuri begira nago orain, denboran galduta. Zure aurpegiko irribarre lasaia, begi itxien argia, zure esku samurrak, izarak estaltzen ez duen bularra… nahiago nuke ametsa balitz, betiereko amets.

Artículos relacionados:

  1. Gertu Gertu izan zintudan, baina ez nintzen konturatu, ez nintzen konturatu nahi izan. Urruti zaude orain, oso urruti, eta zure hutsuneak egiten dit min. Nire gau ilunetako hotza zure irudiak berotzen dit, baina azkarregi itzaltzen da su hori. Ez nizun inoiz sentitzen nuena adierazi, ez nuen izan adorerik, zure erantzunaren beldur...
  2. Zu Gaur, goizeko argia bailitzan, zure irudiaren gogoak esnatu nau, ekaitzak begirada lausoaz baretuz, hodei euritsuak emeki alboratuz, eguzkiak besarkatu nazan. Zure begi sakonak oroituz, zertzelada arinaz margotutako ezpain horiek irudikatuz, hasi da niretzat eguna, jaio da Izadiaren indar sortzailea, sortu da Bizitza. Gaur goizean zure irrifarra entzun dut, jendetzaren ohiuaren...
  3. Bada nonbait Gure mundua biraka dabilen bitartean, bada nonbait herri bat geldirik dirauena, jatorrizko egoeran, eragin arrotzetatik salbu. Bere bakardadean zoriontsu sentitzen da, zoriontsua dela uste du; baina ez da egia. Bestelako bizimodurik ez du ezagutzen, ezin du desiatu inoiz ikusi edo entzun ez duena, eta existitzen den guztia baduela uste du,...
  4. Goizean goiz Goizean goiz jeiki naiz / ireki dut leihoa / aurpegian senti dut / bizitzaren gogoa / kaio bat ikusi dut / astinduz hegoa, / zoriontsu ta aske / zeruan zehar badoa. Goizean goiz jeitsi naiz / itsasoak deituta / honek eskeini dit / bere askatasuna, / urrunean dantzari, / nire...

Deje un comentario

CommentLuv badge