Google Adsense-en irabaziak Google Adwords-en inbertitzea

Orain dela sei bat urte erdipurdikoa bezain atsegina zen M-Clan-en abesti batek sinetsiarazi zidan karisma zein web-orririk gabe ez zarela inor; beraz gaur, beste edonork bezala,blog propioa dut. Mesedez, mesedez, gorde txaloak eta lausenguak, eta utzidazue hitz egiten!

Esan nahi nuena da morroi ororen ametsa dela lanik egin gabe bizitzea, eta ezinean, bere zaletasuna diru-sarrera oparoa bihurtzea, eta beraz blog bat jarri eta berehalako pausua dela publizitatea jartzea. Eta orijinalitatea garestia denez, hobe da errazera jotzea, eta mundu guztiak darabilena hartzea, Google Adsense.

Ziur badirela milaka publizitate-orri milioika aldiz hobeak, baina ez dut buruhausterik nahi, gai honetan nahiago dut artaldeari jarraitu. Gainera, izan gaitezen errealistak: blogaren lepo bizitzea gure hariak trebeziaz mugitzeko gai diren jeinu bakan batzuen esku besterik ez dago. Gainontzekoek publizitatea jolasteko besterik ez dugu erabiltzen. Haren bitartez aberastu nahi banu, jai nuke. Aurtengo urtarriletik gau bitartean 20 dolaretako irabaziak ditut pilatuak, eta kontutan hartuta Google-ek ez duela ordaintzen 100 dolar pilatu bitartean, itxoiteaz aspertu naiteke. Eta bitartean beraiek nire diruak ematen dituen interesekin aberasten ari dira! Bi urte barru, gutxieneko 100 dolarrak bilduko ditudanean, ez dut jaking zertan xahutu halako dirutza.

Eta honela bururatu zait, ez al da egongo diru horretaz xedatzeko modurik 100 dolarretako kopuru magiko horretara heldu baino lehen, Google Adwordsen inbertitzeko? Horrek publizitatearekin jolasteko aukera berriak irekiko lizkidake: nik Google-i baimena emango nioke nire blogean beste pertsonen iragarkiak jartzeko Google-ek niri ordaintzeko, eta Google-ek nirekiko zorretan edukiko lukeenarekin, nik Google-i ordainduko nioke beste pertsonen web-orritan nire iragarkiak jartzeko. Hau da, nik ez nukeela sosik hartuko. Esteken trukatze-sistema bat bezalakoa izango litzateke, baina Google bitartekari-lanetan asmakizunaz probetxu atereaz.

Bururapena ez da berria, bada denbora Yahook halako zerbait ahalbidetzen duela. Hala ere, urteak dira Google AdSense/AdWords-en erabiltzaileek berdina itxaroten dutela Google-engandik, eta Google-ek dio oraingoz ezetz, ordainketa-moduak daudenak direla, eta kitto. Beraz, AdSense-eko irabaziak AdWords-eko publizitate-kanpainetan inbertitu nahi duenak dirua txeke zein banku-transferentziaz bidaltzea eskatu beharko dio Google-i, ondoren diru hori hartuko du, eta berriro Google-i bueltan bidaliko dio, jasotako publizitate-zerbitzuen ordainetan.

Hori guztia alde batera utzita, blogaren publizitatea kudeatzeko erabiltzen dudan plugin-ak aukera ematen dit Google eta Yahooren publizitatea aleatorioki txandakatzeko. Kontutan hartuta Yahook utziko didala sosak zerbitzu batetik bestera mugitzen, agian aukera bat emango diot.

Harremana duen artikuluak:

  1. Amets Egunsentiaren abesti alaiak esnatzen nau, eta oihal epelen artean, ez dut begirik zabaldu nahi, amestutakoa ezpainetan betirako nahi dut gorde. Atzo gauean gertatutakoa, hemen bertan bizitakoa, nire oroimenean desioekin nahasten dut; ez dut gogoratuko, ez dut gezurra dela jakin nahi, hobe dut ahaztea, ametsa luzatzea, eta oraindik nire barrenean, nire...
  2. Bada nonbait Gure mundua biraka dabilen bitartean, bada nonbait herri bat geldirik dirauena, jatorrizko egoeran, eragin arrotzetatik salbu. Bere bakardadean zoriontsu sentitzen da, zoriontsua dela uste du; baina ez da egia. Bestelako bizimodurik ez du ezagutzen, ezin du desiatu inoiz ikusi edo entzun ez duena, eta existitzen den guztia baduela uste du,...
  3. Gertu Gertu izan zintudan, baina ez nintzen konturatu, ez nintzen konturatu nahi izan. Urruti zaude orain, oso urruti, eta zure hutsuneak egiten dit min. Nire gau ilunetako hotza zure irudiak berotzen dit, baina azkarregi itzaltzen da su hori. Ez nizun inoiz sentitzen nuena adierazi, ez nuen izan adorerik, zure erantzunaren beldur...
  4. Goizean goiz Goizean goiz jeiki naiz / ireki dut leihoa / aurpegian senti dut / bizitzaren gogoa / kaio bat ikusi dut / astinduz hegoa, / zoriontsu ta aske / zeruan zehar badoa. Goizean goiz jeitsi naiz / itsasoak deituta / honek eskeini dit / bere askatasuna, / urrunean dantzari, / nire...
  5. Señor Google, no me cuente viejas historias ¿Os ha pasado alguna vez que buscabais cómo hacer funcionar algo en GNU/Linux, y os habéis encontrado con información obsoleta, poco menos que inútil? A mí me ha pasado a menudo. La última vez, hoy o ayer, no recuerdo bien, al leer que alguien comentaba que mantenía la partición de...

2 comentarios sobre “Google Adsense-en irabaziak Google Adwords-en inbertitzea”

  1. chiflame.net dijo:

    Reinvertir los ingresos de Google Adsense en Google Adwords…

    Sería interesante que el usuario de Google AdSense pudiera aplicar sus ganancias a campañas de Google AdWords, de manera que consiga más tráfico para su web. Hasta que Google se decida a permitir hacer eso de manera automática, sólo nos queda la …

  2. autobombo.es dijo:

    Reinvertir los ingresos de Google Adsense en Google Adwords…

    Sería interesante que el usuario de Google AdSense pudiera aplicar sus ganancias a campañas de Google AdWords, de manera que consiga más tráfico para su web. Hasta que Google se decida a permitir hacer eso de manera automática, sólo nos queda la …

Deje un comentario

CommentLuv Enabled

Cerrar
Enviar por Correo