Bikoiztutako artxiboak aurkitu itzazu FDUPESen bitartez
Oso txukuna izan arren eta gaitasun baliagarri hori zure ordenagailuan isladatzen saiatuta ere, noiz edo noiz zure disko gogorra bikoiztutako artxiboez gainezka dagoela topatuko duzu. Hala da, behintzat, nire kasua, eta gainontzekoek gaitz bera pairatzen dutela sinistea aringarria da niretzat, aringarri pobrea. Irudi mordoa dut ~/argazkiak direktorioan, eta beste mordoa ~/Dokumentuak/argazkiak direktorioan. Sudurra jokoan jartzen dut, baietz lehenengo direktorioko irudi askok bigarrenean bikiak aurkitu.
Arazoa dugu, hortaz. Ez espaziokoa ezinbestean, zorionez gaur egun GB nahiko merke dabilelako. Ordeneko problema dugu. Ez zait atsegin argazkiak han eta hemen izatea, eta ez zait atsegin manualak PDFn errepikatuak izatea. Garbiketa egitea beharrezkoa izango da.
Garbiketa eskuz egitea benetan gogaikarria izango litzateke, ez-eraginkorra ezezik: ¿nola jakingo ote dut bi artxibo berdinak direla, izen berdina izan arren ezberdinak izan badaitezke, edota izen ezberdina izan arren berdinak izan badaitezke? Errazenera joko dugu: makinak egin dezala. Eta horretarako dira FDUPES bezalako asmakizunak (gehiago Wikipedian), artxiboak MD5 hash delakoaren bitartez konparatuko dituena, eta bukatutakoan, bikoiztutako artxiboen zerrenda erakutsiko dit, zein ezabatuko dudan erabaki dezadan.
Direktorio jakin baten barruan bikoiztutako artxiboak bilatzeko sintaxia oso erraza da:
fdupes -r ~/Dokumentuak/argazkiak
Agindua ezagutzen zenutenei, barkatu igandeko minutu baliagarriak lapurtzeagatik. Besteoi, espero dut baliagarria izango zaizuela.
No hay artículos relacionados.
14 de April, 2009 - 06:04
En Debian, no se en otras distribuciones, ya está empaquetado y listo para su consumo.
http://packages.debian.org/search?keywords=fdupes
29 de January, 2011 - 17:01
Eskerrikasko! primeran dabil
1 de February, 2011 - 14:02
Pozten naiz, Ander.